Skip to main content

Nafarroako basozainek suteei aurre egiteko baliabide eskasak daudela salatu dute

Gizartea

Leire Llano eta Gaizka Leitza

2026, uzt. 24 - 13:07

Nafarroako basozainek elkarretaratzea egin dute Iruñean ‘Lan baldintzak hobetu’ lelopean. Bertan, haien lan baldintzak hobetu daitezela exijitu dute, suteei aurre egiteko baliabide eta langile eskasia dagoela salatu baitute.

Fermin Iñarrea CCOO sindikatuko ordezkariak azpimarratu du elkarretaratze honen jarraipena ia %100koa izan dela, eta hori ez dela inoiz gertatu Nafarroako Gobernuan. Era berean, salatu du martxotik hona ez dela negoziazio mahairik martxan jarri beren eskakizunen inguruan aritzeko.

Hain zuzen, hauek dira basozainen eskakizun nagusiak: lantaldea finkatzeko planak zehazten dituen hamazazpi lanpostuak betetzea, lan baldintzak hobetzea, aurreko igoeran ukatutako maila-osagarria berreskuratzea eta larrialdien arretari lotutako prestasun-osagarri bat ezartzea, bereziki baso suteetan.

Nabarmendu dute horien helburua dela basozainen zein larrialdietan lanean ari diren profesionalen, hala nola, medikuen, erizainen, foruzainen eta suhiltzaileen lan baldintzak parekatzea.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista