Nafarroako elikagai ekologikoen azokarik handiena, irailaren 16tik 18ra bitartean
Gizartea
2022, ira. 16 - 10:09
Noaingo Zentzumenen Parkean ospatuko da eta trantsizio agroekologikoaren inguruan informazioa jasotzeko eta hausnartzeko aukera ezin hobea da. Azokan, 33 erakusketari eta Nafarroan ekologikoan ziurtatutako 2.500 elikagaietako batzuk egonen dira. Gainera, ongi pasatzeko, nekazaritza ekologikoaren inguruan ikasteko edo elikadura sistemei buruz hausnartzeko jarduera ezberdinak egonen dira.