Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak helegitea jarriko diote sanferminetako erasotzailearen zigor murrizketari
Gizartea
2023, ira. 14 - 06:09
Hamabost urtetik hamalaura jaitsi dio kartzela zigorra Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Felix Taberna lehendakariorde eta Berdintasun kontseilariak adierazi du Nafarroako Berdintasun Institutua arduratuko dela helegitea aurkezteaz. Bortxaketaren biktimak ere helegitea jarriko dio ebazpenari. Bestalde, Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak "asko" deitoratu du zigorra jaistea