Nafarroako Gobernuak “foru interesekotzat” jo du Erdizko eremuan egin nahi duten meategia
Gizartea
2023, eka. 08 - 06:06
Javier Ramirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak asteazken honetan eman du erabakiaren berri. Bozeramailearen arabera, meatze-proiektua “funtsezkoa da inguruko jarduerak bizirik irauteko.” 100 hektareako meategi bat egitea planteatzen du Magna Magnesitas Navarra enpresak.
Hasiera-hasieratik, herritarrek eta eragileek proiektuaren aurkako jarrera sakona erakutsi zuten. Bertako nekazariek ez dutelako euren animalia guztiak mantentzeko adina lur propio eta herri lurrak behar dituztelako abeltzain jarduerarekin jarraitu ahal izateko.