Skip to main content

Nafarroako Gobernuak Irulegiko zona arkeologikoa Interes Kulturaleko Ondasun izendatzea erabaki du

Gizartea

2023, api. 27 - 04:04

Gune arkeologiko hori gazteluaren hondakinek eta aurreko habitat protohistorikoak osatzen dute. Bertan Irulegiko eskua aurkitu zenetik, interes handia piztu du, eta halaxe aitortzen du legeak. Intereseko ondasun izendatu izanak ondorio nagusi bat dakar, gobernuak zehaztu duenez, zonaren jabeek segurtasuna eta babesa bermatu beharko dute. Hortaz, neurri berriak zehaztu beharko dira eremu horretan egiten diren bestelako jarduerak erregulatzeko.

Hamaika Telebista