Nafarroako Gobernuak Kattalingune LGTBI+ zerbitzuan egin dituen murrizketak salatzeko mobilizazioak
Gizartea
2023, ots. 20 - 09:02
Nafarroako Gobernuak LGTBIQ+ zerbitzua kudeatzen duen Kattalingorri elkarteari murrizketak egin dizkio. Langile kopurua zazpi lagunetik laura murriztu du, baina lan-karga mantenduz. Honek zerbitzua Iruñean zentralizatzea suposatzen du, eta orain arte egin den bezala, Nafarroa osoan zerbitzua eskaintzea ez da gehiago bideragarria izanen. Nafarroako Parlamentuak zerbitzua kalitatez emateko baldintza berrezarri ditzan eskatu zion Exekutiboari pasa den astean, eta eragile sozialek egoera salatzeko manifestazioa eginen dute hilaren 25ean Iruñean.