Nafarroako Gobernuak sexu-indarkeria mota guztien aurkako sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du
Gizartea
2023, aza. 14 - 13:11
Azaroaren 25a ate joka dugu eta egun hori probestuz, Nafarroako Gobernuak indarkeria sexualen aurkako kanpaina bat bultzatu du, harremanetan berariazko adostasuna aldarrikatuz. Salaketek gora egin dute Nafarroan, urtarriletik irailera 266 sexu-indarkeria salaketa erregistratu dira eta Foru Erkidegoan, eta salaketa horien %73 30 urtetik beherako emakume gazteek jarri dituzte.