Nafarroako haur-eskola publikoak doakoak izango dira errenta baxuko familientzat
Gizartea
Sandra Urra
2023, ots. 21 - 12:02
Urteko 9.300 euroko per capita errenta baino txikiagoa duten familiek ez dute matrikularik ordaindu beharko 2023-2024 ikasturtean, iaz, 6.650 euro baino gutxiagokoak zeuden salbuetsita. Era berean, Gimeno Hezkuntza Kontseilariak familia gurasobakarrentzat edota gurasobakar egoera dutenentzat 0-3 adinerako Haur Hezkuntzako Lehenengo zikloaren doakotasuna iragarri du ere. Gainera, Hezkuntza Sailak hurrengo ikasturterako ikasleen ratioa 20 ikaslera murriztuko dela iragarri du.

