Nafarroako hezkuntza publiko osoan greba eguna dute gaur
Gizartea
2023, api. 03 - 10:04
Nafarroako hezkuntza publiko osoan greba egiten ari dira gaur, LAB, Steilas, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek deituta. Ratioen jaitsiera, erosahalmena berreskuratzea eta lan baldintzak hobetu ditzatela eskatu dute.
Era berean, sindikatuek salatu dute Nafarroako Gobernuak ez diela "erantzunik eman" otsailaren 15eko grebei eta aldarrikapenei, eta Hezkuntza Departamentuari "egiazko negoziazioa" martxan jar dezala eskatu diote.
Goizean elkarretaratzeak egin dituzte, eta 18:00etan egingo dute manifestazio nagusia, 18:00etan, Iruñeko Gurutze plazatik abiatuta.