Skip to main content

Nafarroako hezkuntza publikoko sindikatuek bilera eskatu diote Txibiteri

Gizartea

2024, ira. 19 - 14:09
Nafarroako Hezkuntza publikoko sindikatu guztietako ordezkariek eman duten prentsaurrekoan aurreratu dutenez, datorren irailaren 26ko grebari begira sortutako Greba Batzordeak eskaera formala erregistratu du Nafarroako Gobernuko lehendakariarekin batzartzeko, sektorean egin beharreko hobekuntzen inguruan benetako negoziazioa bultzatzeko helburuarekin. Gainera, sindikatuek aurreratu dutenez, irailaren 26ko goizean mobilizazioak izanen dira eskualde buruetan, eta arratsaldean manifestazioa eginen dute Iruñean.
Hamaika Telebista