Nafarroako hezkuntza publikoko sindikatuek mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute
Gizartea
2023, api. 05 - 15:04
Apirilaren 3ko greba egunarekin lortutako “erabateko arrakastaren” ondoren, LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek “edukiak lantzeko benetako negoziazio bat” eskatu diote Nafarroako Gobernuari.
Elkarretaratzea egin dute Nafarroako Jauregiaren aurrean, eta, ondoren, ikastetxeetako klaustroen ehun atxikimendu baino gehiago eman dituzte erregistroan. Bide batez, bilera baterako eskea egin dute: Nafarroako Gobernuko lehendakariarekin hitz egin nahi dute, Maria Txibiterekin.
Mobilizaziotan sindikatu guztiak batuta ari direla nabarmendu dute.