Skip to main content

Nafarroako ikasleen %29,9k soilik aukeratu dute D eredua

Gizartea

2025, mar. 26 - 16:03
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak aurtengo kanpainako datuak eman ditu. Guztira, 3 urteko 4.500 eskaera inguru jaso dira 2025-2026 ikasturteko aurrematrikula epean Nafarroako Haur Hezkuntzako zikloko ikastetxe publiko eta itunpekoetan. D eredua aukeratu dutenak %29,9k dira eta erdara hutsezko G ereduan izena eman dute ikasle berrien %52,8k. Horrek esan nahi du 3 urteko haurren erdiek baino gehiagok ez dutela inongo kontakturik izango euskararekin.
Hamaika Telebista