Skip to main content

Nafarroako Lehen Mailako Arreta “hilzorian” dago

Gizartea

2023, urt. 12 - 10:01

Horrela antzematen dute erizain eta medikuek osasun-zerbitzu publikoa Nafarroan, eta hala adierazi dute Lehen Mailako Arretako Foro Medikoak antolatutako topaketa batean, Osasun Saileko arduradunak bertan zirela. Carlos Artundo Osasuneko zuzendari nagusiak, bertan egon zena, Lehen Mailako Atentzioak dituen arazoak konpontzen saiatzeko sailak aste honetan iragarri duen neurri-sorta defendatu zuen. Baina planteatutako proposamenak nahikoak ez direla badirudi. SASTSE sindikatuak bilera bana eskatu du Osasun Sailarekin, Gerentziarekin eta Osasun Zuzendaritzarekin.

Hamaika Telebista