Nafarroako Osasunbideako intersindikalak greba egingo du berriro martxoaren 23an
Gizartea
Sandra Urra
2023, ots. 21 - 13:02
Kalera aterako dira bigarren aldiz LABek, SAEk, UGTk, ELAk eta CCOOk osatzen duten Osasunbideko intersindikala, Nafarroako Gobernuaren “itxikeria eta negoziatzeko borondaterik eza” salatzeko. Intersindikalaren hitzetan, “Administrazioak Medikuen Sindikatuarekin baino ez du negoziatzen eta legealdi osoan iruzur egin die”. Intersindikalak azaldu du jada ez direla fio Osasunbideko zuzendari Artundorekin, eta ez dutela nahi hura solaskide izaterik. Langileek hilaren 15eko mobilizazioei emandako babes zalantzagabeak txalotu dute eta martxoaren 23an beste greba-egun bat deitudute, lantokietan batzarrak eta beste protesta-ekintza batzuk egin ostean.

















