Skip to main content

Nafarroako Sindikatu Medikuak greba bertan behera utzi du momentuz

Gizartea

Sandra Urra

2023, ots. 23 - 11:02
Nafarroako Sindikatu Medikoa aurre-akordio batera heldu da Gobernuarekin, haren batzarreko kideen hiru laurdenen babesari esker. 17 egun greban eman ostean, greba bertan behera uztea erabaki dute zirriborro bat sinatu eta gero. Bertako bi neurri garrantzitsuenak hurrengoak dira: alde batetik lan karga murriztea egunean 32 paziente eta bakoitzeko 12minutuko eta bestetik, hilean 400 euroko soldata igoera. Aurre-akordio hau sinatu badute ere, sindikatu medikuk abisatu epea jarri du adostutako neurriak bete daitezen: martxoaren 15a. Aipatutako neurriak martxan jarriko ez balira, greba berrartuko zuten berriz. Hori bai, Esklusibotasuna akordio honetatik kanpo geratu da, aurrerago lantzeko konpromisoarekin. Gogoratu behar dugu. Hauxe izan zela konturik polemikoena gizarte mailan eta , Osasuneko intersindikalak mantentzeko eskatu zuela mobilizazio ezberdinetan.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista