Nafarroako suteetan laboreen 2.257 hektarea kaltetu dira eta basogintzan 12.000tik gora
Gizartea
2022, eka. 28 - 11:06
Foru Gobernuak iragan asteko suteen inguruko datu berriak argitaratu ditu. Adierazi du oraindik goiz dela kaltetutako baso-azalera kuantifikatzeko, nahiz eta kalkulatzen den duela gutxiko suteek 2.257 hektarea labore kaltetu dituztela. Gehienak zereal-laboreei dagozkie. Basogintzako kalteak, berriz, 12.000 hektareatik gorakoak dira.