Skip to main content

Nafarroako trafiko eskumena bertan behera utzi du Espainiako Auzitegi Gorenak

Gizartea

2024, ots. 19 - 14:02

Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du trafiko eskumena Nafarroaren esku uzteko dekretua polizia elkarteek jarritako helegitea aintzat hartuta. Arrazoitu du ezin dela Foru Hobekuntzan jasota ez dagoen eskumena dekretu bidez eskualdatzea eta ez dela Nafarroako eskubide historikoa. Gaineratu du Foru Hobekuntzaren erreforma bidez edo Espainiako Konstituzioaren 150.2 artikuluko lege-organiko bidez eskuratu ahalko lukeela eskumena. Nafarroako Alderdi Sozialistak adierazpen instituzioanala aurkeztuko du parlamentuan

Hamaika Telebista