Skip to main content

Nafarroako udako sute handiak asmorik gabe sortuak izan ziren nekazaritza lanen ondorioz

Gizartea

2023, ots. 06 - 09:02
6.247 hektarea erre ziren Etxauri eta Izarbeibar inguruan, Nafarroan inoiz bizitako baso-suterik handienean 2022ko ekainean. Sutearen jatorria identifikatu du Foruzaingoak Utergan eta asmorik gabe sortua izan zela frogatu du. Uzta bildu gabeko zereal zelai batean izan zen nekazaritza-lanen ondorioz. Sua itzaltzen saiatu ziren nekazariak, baina ez ziren gai izan, hego haizea zela eta. Aldi berean, 5 kilometrotara beste sute bat piztu zen Eneritzen, eta biak batu egin ziren.
Hamaika Telebista