Skip to main content

Nafarroan abisu laranja ezarri dute eguerditik iluntze arte

Gizartea

2023, uzt. 11 - 11:07
Nafarroan bero bolada handia izango dute gaur. Abisu laranja ezarri dute eguerditik iluntze arte. Lehorteari aurre egiteko bestalde, Ipar Euskal Herriko hondartzetan ura moztu dute dutxetan eta hankak garbitzeko iturrietan. Bien bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan azken asteetan egindako euriarekin egoerak onera egin badu ere, abereen bazka bermatzeko eta prezioen garestitzeari aurre egiteko abereentzako jatekoa kanpotik erostea erabaki du Jaurlaritzak.
Hamaika Telebista