Skip to main content

Nafarroan euskararen ofizialtasunaren aldeko kanpainari ekin diote

Gizartea

Ane Garitaonandia

2022, abe. 15 - 10:12
Nafarroako Euskararen Legearen 36. urteurrenean salatu dute herritarrei bizi diren herriaren arabera diskriminatzen dituela. Legea bertan behera uzteko eta eskubide berdintasunean oinarritutako lege berri bat onartzeko eskatu dute. Euskararen Nafar Kontseiluak egindako adierazpenarekin bat egin dute beste 70 gizarte eragilek. Horrez gain, azpimarratu dute inoiz baino beharrezkoagoa dela hizkuntza-justizia, hizkuntza-kohesioa eta hizkuntza-berdintasun erdigunera ekartzea. Hiru justizia-mota horiek errealitate bihurtzeko aukera bakarra dagoela aldarrikatu dute, OFIZIALTASUNA.
Hamaika Telebista