Skip to main content

Nafarroan tentsio handiko eremuak 21 udalerritara eta biztanleriaren % 68,3ra hedatuko dira

Gizartea

Irene Garitagoitia Beitia

2024, aza. 04 - 15:11

Nafarroako Etxebizitza Legea moldatzea erabaki zuen Nafarroako Parlamentuak pasa den astean. Legearen egokitzearen helburua tentsio handiko eremuak errezago izendatzea da. Nafarroako Gobernuak astelehen honetan jakinarazi du 21 udalerri tentsio handiko eremu izendatuko dituela. Besteak beste, Iruñea, Burlata, Zizur Nagusia, Berriozar, Antsoain, Altsasu eta Tutera dira udalerri horietako batzuk. 21 herri horietan, Nafarroako herritarren %68,3 bizi dira.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista