Nafarroan urtegietako ur kopurua ohi baino %20 baxuago dago
Gizartea
2023, api. 21 - 11:04
Neguan ez du euri asko egin, elurra ere gutxi. Aspaldiko negu lehorrena izan da eta apiril honetan ere bero egunak bizitzen ari gara. Hil honetan euria egin du, baina gutxi, eta datozen egunetarako ez dago prezipitazio handirik egoteko aurreikuspenik. Testuinguru horretan, Nafarroan urtegietako ur kopurua ohi baino %20 baxuago dago. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan batez beste, betetze maila %76koa da.