Nahel Merzouk gaztea hil zuen Frantziako polizia Euskal Herrian hasi da lanean
Gizartea
2025, uzt. 02 - 12:07
2023ko ekainaren 27an Florian M. poliziak Nahel Merzouk 17 urteko gaztea tiroz hil zuen Nanterren (Frantzia). Medio frantses batek azaldu duenez, badira zenbait hilabete berriz lanean hasia dela eta jakinarazi dute Euskal Herrian duela postua.
Justiziari dagokionez, epailearen zaintzapean dago Florian M., eta akusaziopean ere ezarria dute krimen auzitegian, erailketagatik. Halere, lanean jarraitu dezake, baldintza batzuen pean, ezin du armarik eraman, ezin da eremu publikoan egon, baina publikoarekin harremanetan bai. Ezin da Frantziatik atera eta ezin du harremanik izan defentsakoekin, ezta erailketaren egunean harekin bikotea osatzen zuen lankidearekin ere.
Aldi baterako langabezian egon zen garaian, soldata jasotzen jarraitu zuen. Gainera, abokatuaren gastuak eta fidantza enplegatzaileak ordaindu zizkion: guztira 15.000 euro. Diru hori guztia diru publikoarekin ordaindu dute, izan ere, Parisko polizia prefeturak eman dio dirua, eta horrek Barne Ministerioaren bidez Estatuaren kontura jartzen du.