Naturklima egoitzaren lehen harria jartzeko ekitaldia egin dute gaur
Gizartea
2021, Maiatza 14 - 11:05
Naturklima aldaketa klimatikoaren Gipuzkoako fundazioak “zero emisioko” eraikinaren aurkezpen prentsaurrekoa egin du gaur Donostian. Fundazioaren egoitza berri hau eraikitzeko, 7.160.000 euroko inbertsioa egingo da, eta obrak egiteko epea 22 hilabetekoa izango da. Jasangarritasun irizpideak kontutan izanda, material birziklatuak erabiliz eraikiko da.