Skip to main content

Nekane Artola, Ikastolen Elkartea: "Euskara eta euskal kulturan oinarritutako hezkuntza proiektua da gurea"

Gizartea

2025, ots. 03 - 11:02

Abian da Ikastolen aurre matrikulazio kanpaina 2025-2026. Ikastolen hezkuntza ereduaz eta euskal curriculumaz hitz egin dugu, besteak beste, Nekane Artola, Ikastolen Elkarteko lehendakariarekin.

Komunitatearen indarra nabarmendu du Artolak; azaldu du erabakiak modu partekatuan hartzen direla. Azpimarratu du euskara eta euskal kulturan oinarritutako hezkuntza proiektua dela beraiena eta pedagogia berritzaileetan aintzindari diren sarea direla. Familia berriak animatu ditu ikastoletara hurbiltzera, haiek ezagutu nahi dituzte, haurren garapenerako eta ibilbiderako beraien desirak ezagutu. Euskal Herriarentzako proiektua den aldetik, erantzukizun horretatik ekarpena egiteko prest daudela gaineratu du.

Hamaika Telebista