Nekane Artola, Ikastolen Elkartea: “Euskara batua errealitate izan dadin nabarmendu nahi diren pertsonei gorazarre egin nahi diegu”
Gizartea
Euskara batua omentzeko giza katea egingo dute bihar 8.000 lagun inguruk. Orereta Ikastola izan da ekimen horren bultzatzaile nagusia, berak hartu baitu 2023ko Kilometroak jaia antolatzeko ardura.
Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakari ordearen esanetan, Orereta ikastolako kideek ikusi zuten jai hori baliatu behar zutela 60 urte hauetan egindako lanari aitortza egiteko, eta ikusi zuten Euskara Batuarena izan zitekeela aitortza egiteko modu horietako bat: “Ikastolen Elkartean ekimena aurkeztu zutenean, ikusi genuen ekimen horrek dimentsio handiagoa izan zezakeela, eta Euskaltzaindiarekin batera egin behar genuela”, dio Artolak.
Artolaren esanetan, Euskara Batuak, hitzak berak jasotzen dituen batasuna eta kohesioa adierazi nahi izan dituzte ekimen horren bidez, eta baita egindako bidea ere; horregatik Batasunaren Bidea deitu diote ekimenari: “Bide horretan. euskara batua errealitate izan dadin nabarmendu nahi diren pertsonei gorazarre egin nahi diegu”.