Nekane Artola izango da Ikastolen Elkarteko lehendakaria
Gizartea
Ane Garitaonandia
2023, eka. 13 - 12:06
Nekane Artolak hartuko du Koldo Tellituren lekukoa, aurrerantzean bera izango da Ikastolen Elkarteko lehendakaria. Aurretik, Kilometroak Kultur Erakundeko lehendakaria eta Ikastolen Elkarteko lehendakariordea izandakoa da. Gainerako postuetan ere izango dira aldaketak, izan ere, Erik Etxart izango da lehendakariordea eta Unai Mendizabal idazkaria. Elena Zabaleta eta Josune Bañales idazkariordeak izango dira. Kargu guztiak trantsiziozkoak izango dira; 2024ko ekainean erabakiko dituzte behin betikoak.