Nekazaritza ekologikoak goranzko joeran jarraitzen du, baina Europako helburuak betetzeke
Gizartea
2022, urr. 25 - 11:10
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak adierazi du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazaritza ekologikoak goranzko joeran jarraitzen duela, baina oraindik badagoela zer egin Europako Itun Berdearen helburuak betetzeko. Ikusi nekazaritza ekologikoaren inguruko azken datuak.