Skip to main content

Nerabeen %90 egunean hainbat bider konektatzen da Internetera eta %37k kontrolak saihesten daki

Gizartea

2024, uzt. 12 - 09:07
Save The Childrenek argitaratutako azken txostenaren arabera, 14 eta 17 urte arteko nerabeen %90 egunean hainbat bider konektatzen da Internetera, eta erdiek baino gehiagok “sarritan” erabili dute Internet 11 urtetik aurrera. Gainera, txostenak nabarmentzen du nerabeen %37k badakitela nola ekidin gailu teknologikoetako kontrol neurriak.
Bestalde, 14 urtetik beherako euskal ikasleek ezingo dituzte sare sozialak ikasgelan erabili. Aplikazio digitaletan ikasleen datuak babesteaz arduratuko da Hezkuntza Saila.
Hamaika Telebista