Skip to main content

Noemi Amaya Garcia, Amuge: ‘Genero antigitanismoa intersekzionala da, sistemaren zapalkuntza anitzen arabera aldatzen doa’

Gizartea

Oihane Alonso

2022, urr. 10 - 12:10

Emakume ijitoek jasaten duten diskriminazioaz hausnartzen aritu dira egunotan Bilbon, Amuge eta Romi Berriak elkarteek antolatutako biltzar batean. Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko dozenaka emakumek hartu dute parte biltzarrean. Noemi Amaya Garcia Amugeko kideak azaldu digunez, “genero antigitanizmo” kontzeptuaren bueltan aritu ziren eztabaidatzen, “intersekzionalitatea” ekarri zuten mahai gainera, “sistemaren zapalkuntzen arabera handitzen dena”, azaldu du.

Amayak argi azaldu du emakume eta ijito izateagatik aurreiritziak aldatzen direla eta horiek guztiz zeharkatzen dituztela eguneroko bizitzan. Azkenaldian eta ultraeskuinaren gorakadaren ondorioz, horiek biderkatu egin direla baieztatu du Amuge elkarteak, eta horien aurka egiten lanean jarraituko dutela adierazi du Amayak. Ijitoen bazterketa historikoaren aurrean, memoria historiko propio baten eraikuntza aldarrikatu du, ez errepikatzeko bermeekin.

Hamaika Telebista