Nola bizi dute Aste Nagusia konpartsakideek?
Gizartea
2023, abu. 28 - 12:08
Hamar egun eta bederatzi gau ostean, amaitu da 2023ko Bilboko Aste Nagusia. Hala ere, konpartsek lanean jarraitzen dute, gaur eta bihar artean, konpartsen desmuntaia egin behar baitute. Jaiak lehenago hasi eta beranduago bukatzen dira konpartsakideentzat. Hala, desmuntai betean izan da Hamaika Telebistako lantaldea konpartsakideek Aste Nagusia nola bizi duten galdezka.