Nora Salbotx, Eusko Ikaskuntza: "Tokiko hezkuntza kontseiluak edo batzordeak sortzeko garaia da"
Gizartea
Udane Arbeo
2023, urr. 26 - 14:10
Burujabetzak jardunaldietan Nora Salbotxek hezkuntzaren gaia jorratu du eta nabarmendu du ez dela hezkuntza eragileen ardura soilik, herritar guztiok garela erantzule. Gaineratu du euskal hezkuntza sistema publiko, komunitario, euskaldun eta feminista bat sortzeko "kontsigna horiek edukiz bete" behar direla eta "burujabetza txikiak bulkatuz" lortuko dela burujabetza oso batera iristea. Ostera, Amaia Pavon Aramaioko zinegotzia herri curriculumaz aritu zaigu.

















