Noraeza herritarren artean
Gizartea
AstraZenekaren txertoa 60 urte baino gehiago duten herritarrei ematea erabaki dute Erkidegoek eta Espainiako Gobernuak; Frantziako Gobernuak, aldiz, 55 urte beherakoei txertatzea. Asteon dudak sortu dira Janssen txertoaren inguruan eta EMA Sendagaien Europako Agentzia txertoarekin lotu dituzten tronbosiak aztertzekoa da.
Gauzak horrela, Espainiako Gobernuak gorde egingo ditu jasotako dosiak, EMAren irizpideak jaso arte; zehazki, Osakidetzak 6.850 dosi gordeko ditu. Bestalde, Ipar Euskal Herrian, txertoa jartzen jarraitzea erabaki du. Bitartean, Europako Batzordeak adierazi du Pfizer botika etxeak 50 milio dosi hiruhileko honetan banatuko dituela Europako Batasunean. Horrek guztiak ezinegona eta noraeza eragin du herritarrengan. Kalera irten gara iritzi bila.