Nortzuk izan ziren makiak?
Gizartea
Guardia Zibilak txakurren unitateen hasiera gogoratu zuen larunbat honetan Twitterren, 1949an, "Bidelapurrak" bilatzen ari zirela esanez. Sareek gogorarazi zieten "bidelapur” horiek makiak zirela, frankismoaren aurkako borrokalariak, eta erakunde armatuak berehala ezabatu zuen argitalpena.
Baina, nortzuk ziren makiak? Hona hemen ‘Hezurren Memoria’ saioko erreportajeko zati bat.
Hona hemen erreportajea osorik: Erbestean zeuden miliziano errepublikazaleek II. Mundu gerran parte hartu zuten nagusiki, Frantziako okupazioaren kontra borroka eginez. Faxismoaren kontrako jarduna Europan burutu zuten baina beti ere, frankismoarekin bukatzeko ideia buruan zutela. II. Mundu gerra bukatzen ari zenean indar aliatuak Espainiara begira jarri nahi izan zituzten horretarako muga zeharkatuko zuen gerrilari talde handi bat antolatuz. “Maki” izena hartu zuten gerrilari haiek.
hamaika.eus atarian erreportajea osorik.