Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du
Gizartea
2025, urt. 21 - 09:01
Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta zortzi familiak euskarazko irakaskuntza lerro bat irekitzeko eskaera egin zuten, eta azkenik, Hezkuntza Departamentuak iragarri du Oibarko Gabriel Valentin Casamayor Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan D eredua ezarriko duela. Hala ere, ez dute argitu D ereduko haur eskolarik irekiko duten.