Oier Errementeria, Gazte Euskaltzaleen Sarea: “Lortu dugu jendearen kontzientziazio bat, atxikipen bat eta saretze bat”
Gizartea
2023, mar. 24 - 07:03
Hezkuntza euskaldun baten alde mobilizatu dira ikasleak. Gazte Euskaltzaleen Sareak, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko euskara taldeek eta Ikamak deituta, 'hezkuntza euskaraz izan behar da' lelopean, egin dituzte mobilizazioak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, hezkuntza prozesua %100ean euskaraz egiteko eskubidea bermatzeko neurriak aldarrikatzeko. Oier Errementeria Nikolas Gazte Euskaltzaleen kide eta Ibaetako Euskaltzaleen plazako kidearekin hitz egin dugu.