Skip to main content

Oihana Goiriena, Pablo Gonzalezen emaztea: “Pablo Gonzalezek babesgabe ikusten du bere burua”

Gizartea

2023, eka. 19 - 13:06

Oihana Goirienak Pablo Gonzalez kazetariaren emazteak nabarmendu du osasunez “ondo” dagoela kazetaria, eta pisua irabazi duela azkeneko bisitatik: “Osasuntsu jateko aukera du hemendik bidalitako diruari esker”. Hala ere, animoz “baxu” topatu duela dio: “Ez du ulertzen zer egiten duen oraindik espetxean, eta zergatik ez duen aurrera egiten bere kasuak; babesgabe ikusten du bere burua”.
Goirienak nabarmendu du Gonzalezen “defentsarako eskubidea ez dagoela bermatuta”, eta ez dietela bere kontrako karguei buruzko informazio ematen ez berari, ez eta bere abokatuari ere: “Hurrengo bista uztailaren erdi edo amaieran izango da, baina abokatuak ez du informaziorik Pablori leporatzen dizkien karguen inguruan, ez daki zer dagoen espedientean, eta zeintzuk pauso eman dituen Fiskaltzak”.
Hori horrela, Goirienak nabarmendu du “eskubide falta” salatzen jarraituko duela komunikabideetan, eta “presioa egiten” Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari, “presio hori Poloniako Gobernuari heldu dadin, bere eskubideak berma daitezen, epaiketa ahalik eta arinen egin dadin, eta babesgabetasun egoera luzatu ez dadin”.

Hamaika Telebista