Skip to main content

Olatz Arbelaitz, IkerGazte: “Proiektu deialdi bat atera dugu aurten lehen aldiz”

Gizartea

2023, Maiatza 03 - 13:05
Maiatzaren 17tik 19ra izango da aurtengo IkerGazteren aurtengo kongresua, eta gurekin izan dugu Olatz Arbelaitz antolatzaileetako bat. Nabarmendu digu aurten proiektu deialdia jarri dutela martxan, ikertzaile gazteek aukera izan dezaten askotariko jakintza arloko proiektuak aurkezteko, eta horrela, beren kabuz, autonomiaz, proiektu bat aurrera ateratzeko lehen aukera izan dezaten.
Ikerketa proiektu horiek aurkezteko epea Kongresuan bertan zabalduko da eta ekainetik irailera arte egongo da zabalik. Hain zuzen, kongresuan bertan dinamizazio saio bat egingo dute ideia ezberdinak lantzeko, eta ikertzaile gazteak motibatzeko proiektu eskaera horiek egiteko.
Arbelaitzen esanetan, IkerGaztek jakintza arlo guztiak batzen dituen kongresua da, eta horrek beste jakintza arlo batzuetan ari diren ikertzaileak ezagutzeko eta komunitatea sortzeko aukera ematen du: “Oso jende prestatua daukagu. Ikertzaileek aurkezten dizkiguten lanak nazioarte mailan kalitate handiko lanak dira. Plazera da haien entzuteak”.
Hamaika Telebista