Skip to main content

Olatz Perez de Viñaspre gasteiztarrak jaso du II. Gladys Saria

Gizartea

2022, ira. 28 - 06:09

Olatz Perez de Viñasprek II. Gladys Saria jaso du, "emakume teknologoen ikusgarritasunaren eredu" izateagatik. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia eta irabazlearen ibilbide akademiko oparoa eta gizarte erronka handiei erantzuteko egiten duen lana azpimarratu du. Irabazleak sariaren lehenengo edizioan parte hartu zuten emakume kopurua azpimarratu nahi izan du, hori izan baitzen berarentzat "saririk garrantzitsuena".

Hamaika Telebista