Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak Lesbosetik korridore humanitarioa sortzeko eskatu die agintariei
Gizartea
2023, eka. 21 - 12:06
Zazpi kide Lesbosetik itzuli berri dira, eta ikusi dutena azaldu dute komunikabideen aurrean. Borondate politikoa baldin badago, aukerak badaudela adierazi dute. Azaldu dute Grezia legez kanpoko praktikekin blokeatzen ari dela errefuxiatuak uharteetara iristea eta legez kanpoko itzulketak egiten ari direla egunero.