Skip to main content

Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola izango dira Bilboko jaietako pregoilaria eta txupinera

Gizartea

Maite de Felipe Suso

2026, uzt. 02 - 12:07

Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola izango dira aurtengo Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera. Abuztuaren 22an, Enbeita bertsolariak emango die hasiera jaiei pregoiaren irakurketarekin. Ostean, Urrejolak suziria jaurtiko du.

 
Bilboko Udaleko Jai Batzorde Mistoak aukeratu du Onintza Enbeita kazetari eta bertsolaria pregoilari izateko. Izan ere, ibilbide luzeko bertsolaria da, hain zuzen, 2018an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen lehen emakumea izan zen. Muxikarrak lotura estua du Bilboko jaiekin, eta behin baino gehiagotan adierazi du “festa herrikoirik ederrena” dela.

Bestalde, Bilboko Konpartsek Ainhoa Urrejola aukeratu dute aurtengo txupinera izateko. Urrejola Kaixo Konpartsako kidea da, eta betidanik izan du lotura Aste Nagusiarekin. Hark “zirrara bereziz” bizi ditu Bilboko jaiak.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista