Skip to main content

Ortzadar kolorez jantzi dira kaleak, aniztasuna erdigunean

Gizartea

Ane Garitaonandia

2022, eka. 29 - 06:06

LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, LGTBI+ mugimenduak kaleak hartu ditu transfobiaren aurka aniztasuna aldarrikatuz.

"Transmaribibolloak tinko! Heteropatriarkatuari sua" edota "Transfobiaren aurrean, tinko! Basta de complicidad, posicionate" izan dira leloetako batzuk. Aldarrikapenak askotarikoak, “Transfobiaren aurrean jo eta ke”, “Harrotasuna ez dago salgai” edo “Erasorik ez erantzunik gabe”, besteak beste.

Stonewalleko gertakariak ere gogoratu dituzte eta kolektiboak transfobiaren aurrean posizioa hartzeko dei egin diote gizarteari erakunde publikoen “instrumentalizazioa eta merkantilizazioa” salatuz.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista