Skip to main content

Osakidetzak 'e' ikurra jarriko die eskumuturrekoan arreta euskaraz jaso nahi duten pazienteei

Gizartea

2025, api. 25 - 09:04

Osakidetzan euskarazko komunikazioa errazte aldera, "e" sinboloa jarriko zaie ospitalizatutako pazienteen identifikazio-eskumuturrekoetan.

Hala, euskara lehentasunezko hizkuntza gisara hautatua duten pazienteek profesional sanitarioekin euskaraz “errazago” jarduteko “beste tresna bat” izango dutela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azaldu du identifikazio ikurra 'e' letra xehea izango dela, eta azpian 'euskaraz' legenda duela. Eskumuturrekoetan datu pertsonalak, hala nola izena, abizenak, jaiotze-data eta historia klinikoaren kodea, jasotzen dira.

Orain arte, 370.000 pazientek euskara lehenetsi dute harremanean.

Hamaika Telebista