Osakidetzak 40 urte bete ditu, inkestek egiaztatutako zerbitzu-krisi betean
Gizartea
Ane Garitaonandia
2023, aza. 09 - 07:11
Gasteizen ekitaldi bat egin dute asteazken honetan Osakidetzaren 40. urteurrena dela eta. Urkulluren hitzetan, “aro berri” bati ekingo diote, “duela lau hamarkadako anbizio berarekin, errealismo dosi berberak aplikatuz, neurrigabeko eskakizunik gabe, justifikaziorik gabeko katastrofismorik gabe”.