Osakidetzak abortuak klinika pribatuetara deribatzen dituela salatu du Sumarrek
Gizartea
2024, uzt. 10 - 11:07
Osakidetzak 14 aste baino lehenagoko Haurdunaldien Borondatezko Eteteak klinika pribatuetara bideratzen dituela salatu du Sumar Mugimenduak. Adierazi dutenez, osasun saileko sailburuordeak sinatutako instrukzio baten bitartez klinika batera edo bestera deribatzeko irizpidea emakumeen lehentasunaren araberakoa izango dela esaten zaie emaginei. Gauzak horrela, haurdunaldiaren borondatezko eteteak klinika pribatuetara deribatzeko politika bertan behera uztea aldarrikatu du Sumarrek. Horren inguruko hainbat galdera erregistratu ditu Eusko Legebiltzarrean, zerbitzu pribatuetara bideratutako abortuen kopurua eta etetea sistema publikoan ez egitearen arrazoiak ezagutzeko helburuarekin.