Skip to main content

Osakidetzak bi eraikin berri egingo ditu Donostian, Protonterapia eta kanpo-kontsulta berria

Gizartea

Udane Arbeo

2023, abu. 17 - 13:08
Lehena, Protonterapia izeneko protoien erradioterapia-zentroan datza, Onkologiko berriari gehituko zaiona eta minbiziaren aurkako tratamenduan oso garrantzitsua izango dena. Bigarren instalazioari dagokionez, Donostia Ospitaleko kanpo-kontsulten eraikin berri bat ezarriko da. Gipuzkoa pabilioiaren eta Onkologikoaren artean dagoen aparkalekuan egingo dute obra hori.
Hamaika Telebista