Osakidetzak bronkiolitis akutuaren aurkako txertaketa kanpainari ekin dio
Gizartea
Bigarren urtez jarraian, Osakidetzak txertoa jarriko die bronkiolitis larria edo akutua izateko arrisku handiena duten haurrei. Kanpaina horren bidez, ospitaleratzeen kopurua erdira murriztu nahi dute. Urtero, 6.000 haurri baino gehiagori eragiten die arnas aparatuko gaixotasun horrek.
Zehazki, kanpaina honetan aintzat hartu diren haurrak lau taldetan banatu dituzte: haur jaioberriak (kanpainak irauten duen denbora-tarte osoan jaso ahalko dute txertoa), uztailaren 1etik irailaren 15era bitartean jaiotakoak (hasieran jarriko diete txertoa, irailaren 16tik urriaren erdialdera arte), 35 aste baino gutxiagoko haurdunaldiaren ondoren jaiotako ume goiztiarrak eta 2 urtetik beherako haurrak, arnasketako, bihotzeko edota neurologiako gaixotasunen bat dutenak.
Bronkiolitis akutua arnas-infekzioa da, eta batez ere bi urtetik beherako haurrei eragiten die. Hasieran katarroaren antzeko sintomekin agertzen da, hala nola mukiak, eztula edo sukarra, eta egun batzuen buruan beste sintoma batzuk ager daitezke, hala nola arnasa hartzeko zailtasunak, txistuak edo nekea, elikaduran eragina duena.