Skip to main content

Osakidetzak gutxienez 126 osasun-zentrotan ezarriko ditu itxierak eta ordutegi-murrizketak udan

Gizartea

2024, eka. 04 - 09:06
Osakidetzak Lehen Mailako Arretako zentroen ordutegiak egokitu egingo ditu udari begira.
Osasun Sailaren arabera, lehen mailako arretako 339 osasun-zentroetatik 155etan ez da lanaldian edo ordutegian aldaketarik egongo. 72tan itxiera-ordua aurreratuko da, 20.00etatik 17.00etara, 44 anbulatorio udako hilabeteetako egun batzuetan itxita egongo dira eta 58tan oraindik ez da plangintza zehaztu.

ELA, CCOO eta ESK sindikatuek beste urte batez egingo diren murrizketa hauek salatu dituzte. Zentroen ordutegien murrizketa, langileen murrizketa eta beste langile batzuek aparteko orduak egin behar izatea eta EAGak medikurik gabe irekitzea deitoratu dute.
Hamaika Telebista