Osakidetzak jarduera protokoloak indartuko ditu jaiotza inguruko dolua jasaten duten pertsonen arreta indartzeko
Gizartea
Osakidetzak dolu perinatalaren protokoloak indartuko ditu, hala erabaki du astelehen honetan Gasteizko Parlamentuak EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PSEk sinatutako legez besteko proposamena onartuta.
Proposamena onartu duten taldeek azpimarratu dutenez, osasun arloko profesionalek zeregin garrantzitsua dute familiei dolu prozesuan laguntzen, eta, horretarako, “behar bezala prestatuta " egon behar dute. Osakidetzak hainbat egitasmo jarri ditu martxan azkenengo urteetan, baina ez dira hedatu osasun sistema osoan.
Osakidetzari eskatu diote halako egoeretarako protokolo bateratua edukitzeko osasun sistema guztian, dolu horiek jasaten dituzten pertsonak modu integralean artatzeko, eta asistentzia arloen eta mailen arteko koordinazioa bermatu beharko du.
Era berean, horrelako gertakariak izan dituzten pertsonei arreta emateko behar den intimitatea eta denbora bermatzea eskatzen da, Osakidetzako ospitaleetan espazioak egokituz eta amatasun arloan arreta saihestuz.
Osakidetzako ospitaleetan espazioak egokituz eta amatasun arloan arreta saihestuz.