Skip to main content

Osakidetzak medikuei gehiago ordainduko die aparteko lanorduen truke

Gizartea

2024, uzt. 29 - 11:07
Osakidetzako zuzendaritzak “salbuespenezko neurriak” hartu ditu uda sasoian dagoen mediku eskasiari aurre egiteko. Oporraldietan ez da ordezkapenik egiten eta hutsune asko daude larrialdietan, etengabeko arretako guneetan eta lehen arreta bezalako zerbitzuetan.

“Premiazko” egoera hori konpondu nahian Osakidetzako zuzendaritzak jarraibide bat kaleratu du bi neurri nagusirekin. Batetik, Osakidetzak medikuei gehiago ordainduko die aparteko lanorduen truke. Udako hilabeteetan lan jarduna gutxienez bi orduz luzatzen dutenean 70 euro ordainduko die aparteko ordu bakoitzarengatik. Bestetik, formakuntza egiten ari diren barruko mediku egoiliarrak udan kontratatzeko aukera emango du. Betiere formakuntzako azken hiru hilabeteetan baldin badaude.
Hamaika Telebista